Angel Erro.
JIRA

Gezur gurpila

2022ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Enrique Maiak ez du alkate izateko mailarik. Edo agian dagoeneko egin du berarengandik espero zen guztia, aurreko alkatea kargugabetzea. Agur, Asiron. Horrekin konplitu du. Esporrinek ere bai.

Maiaren legealdiaren mugarriak porrot segida deigarria izaten ari dira: Labriteko pasarela, Zitadelako lubanarroakā€”bertan hipika lehiaketa egin zutenetik, orain lau bat hilabete, lokatz bihurtuta daudenakā€”, zinegotzi baten falta aprobetxatzeko azpijokoak huts egin ondoren hiriaren aurrekontuak ezin ateratzea eta, azkenik, gainera, ez du ematen hura guztia estaltzeko Nafarroako bandera erraldoi bat zabaltzeko plana eta masta zutik jartzeko gauza izan behar duenik.

B plan bat, beraz, abian jarri behar izan du. Espainiako eskuin muturrera jiratu da inspirazio bila, nola eta immigrazioa kriminalizatu nahian, horrek azkenean etekin elektorala beste norbaitek eraman dezakeela aintzat hartu gabe, baina, tira, modan dago eta, beraz, modako hitz bat gehitu dio bere hiztegi politiko urriari: mena, gurean familiarik gabe dauden adin txikiko etorkinaren erdal sigla lexikalizatua. Eskubide sozialen sailburuak gezurtatu du, haietako inork salaketarik ez duela esanez. Berdin du. Gezur gurpilak, behin abian, ez du galgarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.