Angel Erro.
JIRA

Gerra hotsak

2022ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Espero dut abisatuko didazuela azkenean gerra hasten bada. Tentsioa laxatzen hasi omen da, aditu dudanez, baina gerra kontuetan inork inoiz ez daki seguru. Ohitura galduta harrapatuko gaitu, gainera. Ezustean. Nonbait irakurria dut XXI. mende honetan gerrak eraldatuak zirela eta ez zutela zertan aurrez aurrekoak izan. Erasoak zibernetikoak zirela, edo burtsa kolpeak, edo metadatuekin egiten zirela, Internet sakonean edo. Gu ohartu gabe hirugarren edo laugarren mundu gerra betean geundela, edo beharbada gerrartean. Ez dakit Iker Jimenezi edo J.G. Ballardi leitu diodan.

Horregatik diot benetako gerra baten aurrean nola jokatu jakin gabe ibili gaitezkeela. Amerikako Estatu Batuen eta Errusiar Federazioaren artekoa izanen zen, old-fashioned war bat, beraz, film zaharretan bezalakoa. Ez dakit zuek, baina nik ez nuen inoiz guztiz sinetsi Altzairuzko Errezela desagertu zenik, gehienez ere herdoildu, jatorrizko kolorea eta ideologia galduta.

Zeren hori da bestea! Azkenean gerra hasiko balitz espero dut noren alde jarri behar dugun ere abisatuko didazuela. Gureak betikoak dira? Agian argiago genuke bakarrik noren kontra erabaki beharko bagenu. Bueno, ez dakit zer diodan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.