Angel Erro.
JIRA

Inkoherentzia

2022ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Adin kontu huts bategatik edo, modu poetikoagoan esanda, nel mezzo del cammin di nostra vita egoteagatik, adiskideekin nagoenean batzuetan tokatzen zait (gure) gurasoez hitz egitea eta beste batzuetan (beraien) seme-alabez, gehienetan nork bere arduraren zama lagunarekin arindu nahian. Arazoa ez dago hor; ohartu naiz, solaskidea seme/alaba ala aita/ama gisa ari zaidan, aholku bat ala beste ematen diodala, iritzi bat ala beste, bien artean kontraesankorrak.

Adibide bat emate aldera, lotuko dut pixka bat gaurkotasuneko gai batekin. Pegasus, espioitza instituzionala. Lagun gurasoei inoiz aurpegiratu diet desfasatuta gelditzen ari zirela, Facebook-en ainguratuta, batez ere sare sozialekiko beren ezaxolaz harrotzekoa egin dutenean, eta modu horretan beren seme-alabek erlazionatzeko izanen duten moduez ezjakin hutsak izanen direla eta ondorioz ezinen dutela, behar izanez gero, kontrolatu. Aitzitik, lagunekin gurasoez mintzo, biziki eskertzen dugun gauzetako bat dagoeneko haien kontrolaz libratu izana da, haiek ez jakitea zehazki zertan gabiltzan, besteak beste alferrik kezka ez daitezen eta abar.

Behin inkoherentzia zain bat aurkituta, pentsatzekoa da ez dela bakarra izanen. Zorabiagarria da pentsatze hutsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.