Angel Erro.
JIRA

Nominalismoa

2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Seguruenik ideiak baino pertsonak maitatzea (eta gorrotatzea) errazagoa delako izen propioak hobesten ditugu lehenengoez hitz egin beharko genukeen tokian. Tendentzia horren kontrako bi gogorapen aurkitu ditut azken egunotan. Edurne Egino Iruñeko Udalean Izquierda-Ezkerra-ren zinegotzia izandakoari elkarrizketa egin diote Euskalerria irratian Contigo-Zurekin koalizioaren aurkezpenaren harira: «Ez dugu soilik [Enrique] Maia kanporatu nahi, justizia soziala bultzatu nahi dugu Iruñean». Modu berean, aurreko egunean, ez dakit nori, txioa ez bainuen gorde, baina ezkerreko ordezkari bati irakurri nion, gutxi gorabehera: ongi, Liz Truss bota dugu, baina ez ditugu kontserbatzaileek bultzatutako honako eta halako neurri atzerakoiak bota (eta zerrenda luzea zetorren).

Izenetan gehiegi fokalizatzeak arrisku hori du. Ikusgarria da. Izenek azken finean laburpen moduan funtzionatzen dute. Baina arreta desbidera dezakete.

Ez da politikan soilik gertatzen. Gaur egunkari askotan lau izen agertuko dira Euskadi Sariari loturik, lau emakume izen (edo zazpi, aurreko astean iragarritakoak ere kontuan hartuz gero), baina berez saria ez dute zazpi emakumek irabazi, haien lanek baizik, zeina orobat ez baita azaleko izenburua ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.