Angel Erro.
JIRA

Ezker-eskuin

2022ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Asteburuan ezagutu dugu Italiako gobernu berria. Azkenean azkar joan dira kontuak. Azkar normalizazioa ere. Zorion emate eta lehen bisita instituzionalak. Lehengo politikak errotik aldatuko ez dituztelako lasaitua. Oraingoz keinu txikiak baino ez. Lehen ministro berriak kargua beltzez jantzita zin egin izana, italiar faxismo historikoaren kolorean. Hori eta izendapenak, jakina.

Melonik hezkuntzaministro aukeratu duen legelariak, zuzenbide erromatarrean adituak, Erromatar inperioa, etorkinek suntsitua izeneko liburuxka idatzi du, Migrazio fluxuek honela erorarazi zuten antzinateko estatu itzelena azpitituluduna. Historiaurrean aditua balitz, aurkituko zuen modua bere oraingo aurreiritziak neandertal eta Homo sapiens-en jario migratorioetara ere intsuldatzeko. Beti eman den fenomeno humano konplexu eta kausa askotarikoa dela ikusi nahi gabe, eta zerara laburtua: Antzinateko estatu itzelena, Historiaurreko espezie indartsuena edo, gurera etorrita, Europako hizkuntza «zaharrena» (sic) desagerraraztera datorren gaitz saihetsi beharrekoa; edo batzuk ezkerretik haizatzen hasi diren moduan, bertako aurrerapen sozialak eraisteko eliteen tresna.

Nago, ezker-eskuin, azken emaitza antzeratsua dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.