Angel Erro.
JIRA

Bereizkuntzak

2019ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Nahita edo oharkabean, Espainiako bigarren katearen albistegi batean, astelehen gauean, bata bestearen jarraian eman zuten procès delakoaren epaiketaren berri (hemendik gutxira hastekoa dena) eta Selahattin Demirtas politikari kurduaren profil bat (azalduz zergatik den preso politiko bat, Estrasburgok dixit). Horrela eman duenak bi kasuen arteko bereizkuntzak agerian geldituko zirela uste izanen zuen, begien bistara ekartzen zituen aldeak ikusi gabe. Ez omen dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik. Estrasburgok ez du Kataluniakoaz oraindik epairik eman, baina nazioarteko komunitatean Espainiako eskubide politikoen murrizketaren kezka egon badagoela gauza jakina da, auzi honekin izandako iraulaldi juridikoak eta ondorengo atzerantz egitea kasu.

Bereizkuntza harrigarrien eremukoa dugu estatu kolpearen definizioa ere. Venezuelakoa horrelakorik ez dela Espainian sostengatzen duten gehienek suharki argudiatuko dizute Katalunian horixe epaitzen ari dela. Venezuelako armadari altxatzeko deiaren eta boto emate guztiz pazifikoaren arteko aldea inondik inora ikusi nahi gabe. Ez gutxik zentsura mozio bat ere kolpetzat joko dute. Eskumen transferentzia bat, ETAren aldarrikapen historikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.