Angel Erro.
JIRA

Sailkapenak

2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Disgustu handia hartuko luke Ana Beltranek jakinen balu euskaraz ere ornitorrinko deitzen zaiola berak aurrekoan aipatutako animaliari. Taxonomista batek beharko balu, euskarafoboak detektatzeko bide ona izaten da: euskarazko hitzei tankera hartzeak bezainbeste gogaitzen ditu euskarazkotik tutik ez ulertzeak. Ornitorrinkoaren egunean, adin txikikoek bere burua neska ala mutilen moduan sailkatzeaz gain, bestelako aukerak ere egon daitezela jakiteak sutan jarri zuen Nafarroako PPko burua. Giza eta sexu aniztasuna (hizkuntz aniztasuna bezala) onartzeko zailtasun nabarmenak ditu.

UPNko presidenteak ere bide beretik jo zuen, «Nafarroako jende normalak» horrelakorik galdetzea ulertu ezin duela esanez, parlamentuan. Horrek jende anormaltzat (eta Nafarroatik kanpokotzat ere, batek daki) sailkatzen gaitu bere burua ez mutil ez neska ikusten duen jendea egon badaitekeela ulertzen dugunok.

Orain bi urte Hazteoir plataforma homofobo eta transfoboak autobus bat ekarri zuen Iruñera. Gaizkietorria ematera joan nintzaion Sarasate pasalekura. Espezie aloktonotzat genuen, geure biogeografian tokirik gabekotzat. Baina gure artean zeuden lehenagotik. Muturreko jarrerak eguneroko politika kutsatzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.