Angel Erro.
JIRA

Ikasle onak

2019ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Hegoaldean eta denbora gutxiren buruan bigarren hauteskunde kanpaina hasten den honetan (gaur gauean, hauteskunde irribarretsu baina nekatuagoekin), halako bake batek, ataraxia egoera batek, harrapatu nau. Esprint finalaren metafora erabiltzen entzutearekin batera gertatu zait. Alderdiek azken esfortzua egin behar omen dute bi asteotan. Ikasle garaia etorri zait akordura, institutua ala lehenagokoa. Azterketa bakoitzaren aurrean egoten zen jarrera ezberdinak. Ikastaro osoan zehar egin gabekoa ordu batzuetako gaupasa batean bereganatu nahi zituztenak eta (orduko kondaira batek esan bezala) azterketaren bezperan zinemara joaten ziren ikasle onak, hurrengo egunean fresko eta lasai agertze aldera. Ni tarteko egoera batean egoten nintzen, loari ordu batzuk kenduta, baina ez gehiegi, hurrengo egunean lokamuturik egoteak kaltea baino ezin ekar zezakeela jakitun; ikasgai guztiari errepaso bat eman, irakurraldi arretatsu bat eta ohera.

Irudi hori etorri zait burura. Eta lasaitua hartu dut. Aurre-analisi eta nerbioen garaia dator. Nafarroan batez ere zer galdu (zer atzeratu) asko dago. Baina konfia dezagun, batez ere, lau urteotako lan jarraituan. Gogoan dut ni eskola egun arruntetan asko entretenitzen nintzela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.