Angel Erro.
JIRA

Umoristen lana

2020ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Urrezko Globoetako galak zer esan handia eman du, batzuetan saridunen izenak bainoago, Ricky Gervais umoregilearen hitzaldi beti bezain probokatzaileak. Gervaisek bereak eta bi esateko fama du, egia biribilak botatzekoa, esan beharrekoak golkoan ez gordetzekoa, alde batekoak eta bestekoak astintzekoa, umorea muturrera eramanda. Haren hitzaldi horretatik ikusi dizkiodan pasarteen artetik arreta eman zidan eskaera batek: urrezko globoa jasotzera oholtzara igo beharreko aktore, zuzendari eta abarrek diskurtso politikorik ez botatzeko, ez baitaude edozeri buruzko leziorik inori emateko moduan, ez baitakite deus ere benetako munduaz; «beraz, igo hona, saritxoa hartu, nork bere agenteari eta bere jainkoari eskerrak eman eta hanka hemendik!».

Ezin uka irribarretxoa marraztu nuela, munduko bakearen aldeko aldarrikapen batzuetan, sinestun besteetan interesatuek beti izaten dute zerbait hipokritatik. Baina, seriotan pentsatuta, zer da hobesgarria?, zuria eta onbera ala koherentea eta inguruko bidegabeei ezaxola? Luze egon naiz horren inguruan gogoetan. Zutabe hauetan egiten dudana ere, nire eguneroko predikuak, auzitan jarrarazi didalako Gervaisek. Umorista onaren lanak hori behar luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.