Angel Erro.
JIRA

Hautagai erdalduna

2020ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Greba egunean izan denez, Ahal Dugu-k EAEko lehendakaritzarako aurkeztu duen hautagaia erdalduna izatearen inguruko polemikari arreta ez emateko baimena eman diot neure buruari, baina sare sozialetan kontuari buruz eztabaida luzeak sumatu ditut, gainetik. Nire soraiotasunean, ez dut ikusi zertan iharduki. Kataluniakoak gaurkora ekarri du sufragio pasiboaren eskubidearen gaia. Epaile batek kontrakoa esan arte, denok dugu herritarren ordezkari izateko eskubidea. Ez dago gehitzeko askoz gehiago. Beste kontu bat da (zerbait gehitu beharko dugulako) alderdi bakoitzak nor aurkeztu nahi duen buru, irudi eta ikur. Denok dakigu erabakiok inoiz ez direla tolesgabeak. Baina nago, kargu hartzekotan, alderdi bakoitzaren afiliatu edo aldekoek egin behar dutela lehendabizi, eta, azkenik, boto emaileek. Egonen da hautagaiaren hizkuntz gaitasuna aintzat hartuko duenik boza emateko orduan. Eta egonen da xehetasun horren gainetik beste batzuk jarriko dituenik. Gehienek, suposatzen dut, ponderatuko dute eta gustukorik ez dituen gauza bat baino gehiago irentsi beharko ditut. Kasu honetan, berriz, irudipena hartu dut, urrutitik, hautagai euskaraduna aurkeztuta ere alderdi honi botoa emanen ez lioketenak ari direla sutsuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.