Angel Erro.
JIRA

Aire garbia

2020ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Vesuvioko erupzioaren aztarna Ipar Poloaren izotz geruzetan hauteman daitekeen modu berean, pentsatzekoa da etorkizuneko ikertzaileek Ipar Poloaren izotz geruzetan, lurraren ez dakit zer estratutan, Amazoniako zuhaitzen eraztunetan edo oraindik irudikatzerik ez dugun moduren batean, detektatu ahal izanen dutela koronabirusak Lur planetan utzitako arrastoa. Ez da sumendiaren hausterrearen koloreko lorratz beltza, kontrakoa baizik. Kutsadurazko geruzen arteko arrasto txuri garbi bat baizik. Txinako industria, neurri batean behintzat, geratu izanak eguratsa araztu du. Poluzioa gutxitu da. Forbeseko artikulu batean irakurri dut: «Koronabirusaren itxialdiak bizitza gehiago salba ditzake kutsadura saihesteagatik infekzioa saihesteagatik baino». Halere, hori jakinda ere, ez dirudi kutsaduraren kontrako neurriak hartzeko presarik dagoenik. Ez du inork osasun alertarik piztu poluzioa lehenbailehen desagertu edo txikitzeko.

Makurrena da jardun industrialaren gelditze honen kalteak noren bizkarrean izanen diren (onurak dagoeneko ikusi dugu planetak disfrutatuko dituela), nor kanporatuko duten, gauzak bere onera itzuli arte, nork bizi beharko duen, itxialdiak iraun bitartean, airetik, aire hori bai garbiagotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.