Angel Erro.
JIRA

Eztitu edo ezkutatu

2020ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Hollywood izeneko telesail eztituan, Netflixen estreinatu berrian, zinemagintzaren auzi arrazialari eta homosexualitatearenari konponbide erraza eta bihotz altxagarria ematen zaio. Homofobia eta aurreiritzi arrazistak gainditu daitezke, borondate irmoaz jokatuz gero, iraganean, erretrospektiboki. 1950eko hamarkadan kokatuta egon arren, bi mutil-lagun (Rock Hudson aktorea eta Archie Coleman gidoilari beltza) eskutik ager daitezke Oscar sarien emanaldian argazkilarien aurrean. Garai horretan pentsaezina, areago armairutik inoiz atera gabeko Rock Hudsonen kasuan.

Kontuz ibili behar dugu iraganarekin zer egiten dugun. Gaurkoaren begiradaz libratu ezin dugula jakin arren, gaurkoaren bilbetik pasatzea saihestu ezin dugula jakin arren, hartaz pentsatze hutsarekin manipulatzen ari garela jakinda ere, ahalik eta modu zorrotzenean jokatzen saiatu beharko genuke. Iragana epaitu bai, gaitzetsi ere bai, gauzak birkokatu, zergatik ez, baina atzera begirako konpontxoak ezinezkoak direla ulertuta. HBO Max kateak Gone with the wind katalogotik kendu du filmaren elementu arrazistak direla eta.

Nire ustez ez diogu orainari (orain eraiki behar dugun gizarte bidezkoagoari) mesederik egiten iragana eztitu edo ezkutatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.