Angel Erro.
JIRA

Robot batek idatzia

2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
Goizero errepasoa ematen diot prentsari zertaz idatzi erabaki aurretik. Ez nuke zehazten jakinen gaia zeren arabera erabakitzen dudan. Hasterako lehen esaldia buruan edukitzen saiatzen naiz, eta ondoren etorriko denaren gutxi gorabeherako eskema bat. Agian modu berean eginen zuen The Guardian egunkarian iritzi artikulu oso bat idatzi duen robotak ere. Izenburua ere, aski sentsazionalista eta beldurgarria, inteligentzia artifizialaren obra den ala erredaktore buruak jarria ez dakigu: «Robot batek idatzi du artikulu hau osorik. Beldurtuta zaude dagoeneko, gizaki hori?». Ez naiz irekitzera ausartu. Honako gizaki hau benetan dago beldurtuta, egiteko gaituta dagoen lan urrietakoa ere galduko ote duen. Gainera, captcha bat agertzera, «I am not a robot» egiaztatu beharko nuke? Horri zer erantzuten diodan, ez da artikulu beraren bertsio bat edo beste azalduko? Ireki gabe ere, entresaka txiki bat agertu zait amu: «Gizakiek egin dutena egiten, gorrotatzen eta elkarrekin borrokan jarraitu behar dute. Bigarren mailan geldituko naiz ni eta beren kontuekin utziko ditut» (itzultzaile neuronal batek euskaratu du). Azkar ikasi dute zutabeetan nork bere buruaz hitz egin ohi duela, dugula, gehienbat. Ikasi dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.