Angel Erro.
JIRA

Nola ez dugun aldatu

2020ko urriaren 31
00:00
Entzun
Irakurtzen ari naizen liburuak (nik ere erreseinaren bat egin behar dut eta) atzera itzularazi nau 1992ko Espainiara. Cómo hemos cambiado, Juan Sanguino kazetariarena. Zenbat gauza aldatu ziren urte horretan. Eta zenbat gauza aldatu dira ordutik hona. Demagun, Bartzelonako Olinpiar Jokoak urte horretan izan ziren. Modernitatearen promesaren atzeko ustelkeria kasu andanaren atarikoa izan zen. Hemeretzi urte igaro dira, eta herrialde anfitrioiaren banderaduna erregea da gaur. Kartzelan dago Cristina infantarekin ezkondutako kirolari olinpikoa. Erbestean, aitaginarreba koroaduna. Hamalau urte nituen nik orduan, eta nik ere guztia posiblea zela uste nuen. Liburuan ikasi edo gogoratu dut urte berean izan zela Erakusketa Unibertsala Sevillan, eta, ordurako, modernotasunaren ikur, abiadura handiko trena abian jarri zutela Andaluziako hiribururaino. Ez nau harritu, baina ezustean harrapatu nau, AHTa hain zaharra izateak. Adinez nagusia izango zen biziduna izatera.

Jarraian ikusi dut, hain ezberdina, hain beste, ematen duen pandemiaren mundu honetan EAEk izanen duen inbertsio estatal guztiaren %51,5 Abiadura Handiko Trenak eramanen duela. Zenbat ez diren gauzak hainbeste urtetan aldatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.