Angel Erro.
JIRA

Unitate didaktikoa

2020ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Hezkuntzako lege berriaren kontra nor eta nola oldartu den oso esanguratsua iruditzen zait. Ohi bezala, oldarraren suhartasunak legea epeltzat jotzen dutenak ere defendatzera behartzen ditu, gezurrak gezurtatzera. Jokaldi ezaguna. Baina benetako irakaspena beste bat da. Eskuina Espainian nola aritzen den ikasteko unitate didaktiko ezin hobea. Orain egun batzuk hasi zuten zurrumurrua, lege organikoa oraindik kalean ez zegoenean, gaztelaniak ikas hizkuntza izateari utziko ziola esanez, hizkuntza komunarenaldeko manifestu, adierazpen eta aldarrikapenak eraginez. Espainiako esentziak eta, jakina, batasuna ezeztatzera etorriko zen nor eta Zelaa. Bestelako demaskeriak argitaratu dira. Legea leituta bakarra izan daiteke gutxi gorabehera egiazkoa. Gauza bakarrean izan da gutxi gorabehera ausarta. Diru publikoa jasotzen duten kudeaketa pribatuko ikastetxeetan guztiz doakoa izan beharko omen da hezkuntza, ikasleen hautaketa klasista ezin eginez. Baina hori ez da izaten kontra daudenen argudio entzunena. Eskuinak beti berdin. Haiei pribilegio bat kendu eta mundu guztiari sinetsarazi nahi diote, batez ere haiek baino pobreagoei, arazoa haiei ere dagokiela, beti Espainia hautsi nahi dutelako argudiopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.