Angel Erro.
JIRA

Jendaurrerik gabe

2021eko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun

Urtea hasi da ohiko moduan, baina ezberdin. Askoz biharamun gutxiagorekin gehienok. Iazkoa oso gau dibertigarria izan zen, toki berean jende berberarekin errepikatzeko promesa batekin amaitu zena, baina ezin izan dugu hitzemana bete. Ostalaritzakoek, urtezahar gaua ospatu beharrean, Urtezahar arratsaldea kalean ospatzeko deia egin dute. Baina ez gaitu ideiak konbentzitu. Ez da giro. Bientzako afari eta festa egin dugu.

Urteberri egunean, batez ere goiza, sofatik sofara igarotzeko eguna izaten zen, ajetsu. Buruko mina ez bazen zorrotzegia, eguerdian Vienako Orkestra Filarmonikoaren kontzertua suspergarria izaten zen, balsen generoa gehiegi maite ez arren. Aurten, baina, aretoan musikariak baino ez, eta Riccardo Muti zuzendaria. Austrian kultur jarduera guztiak bertan behera utzita daude urtarrilaren 17ra arte gutxienez. Honakoarekin salbuespena egin dute. Eta eskerrak. Normaltasuna simulatzea lagungarri suerta daiteke. Ni bestondoarekin nengoela uste izatera iritsi naiz. Jenderik gabeko aretoaren txaloak benetakoak zirela sinestera ere bai.

Urtea hasi da ohiko moduan, Strausstarren balts eta polkekin, Danubio urdina-rekin eta Radetzkyren martxa-rekin, baina ezberdin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.