Angel Erro.
JIRA

Kalean uso

2021eko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Gutxi iraun du Europar Batasunaren eta farmazia industriaren arteko gerrak. Ustezko gerrak. Bidezko itun baten itxura hartu dute hasi eta berehala. Erdibidean geldituta, tratuan ari direnen artean akordio onenaren usaina izaten duena. Europar Batasunak %50eko jaitsiera onartuko dio AstraZenecari txertoen entregan. Denok pozik.

Dena den, bada Europar Batasunak beste aldi batzuetan erakutsi duen gogortasun negoziatzailea gogoratu duenik. Batez ere askok aipatu dute orain sei urte, 2015ean, Greziarekin izandako negoziazio zurruna, gogoratzen zarete?, erreskatearen hitzarmena onarraraziz Troikaren eta Europako Banku Zentralaren baldintzekin. Negoziazio hori ez zen astebetean konpondu. Ez zen %50eko jaitsierarik egon. Adibide pare hauen aurrean erraz etor dakioke edonori burura «etxean otso, kalean uso» esaera zaharra. Edo, euskara ez hain jatorrean, agian zehatzago: «Ahulekin indartsu, indartsuekin ahul».

Ez da inolako ustekabea, dena den. Edo bai? Nork ez daki ekuazio horretan nor diren ahulak eta nor indartsuak. Inbertsio funtsen interesekin hobeto ez sartu. Hiritarrak pobreziaren edo arriskuaren ertzeraino eramatea, berriz, negoziagarria da. Ezin zen besterik egin. Dagoena hartu eta gaitz erdi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.