Angel Erro.
JIRA

Isiltzen direnak

2021eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Joera handia izaten dugu isiltzen direnak nork bere taldekotzat jotzeko. Gutxitan dugu, Mikel Laboak kantatutako Bernardo Atxagaren poema horretan bezala, «zer dio isiltzen denak isiltzen denean?» galdetzeko adeitasuna. Azkar jotzen dugu latinez «Qui tacet» hasten den esaerara. Orain gutxi ikusi dugu berriz: Kataluniako hauteskundeetako emaitzak analizatzean independentziaren aldekoek %50eko langa gainditu izanaz oso pozik ez dauden batzuek berehala jo dute, abstentzioa ere kontuan hartuta, aukera separatistak %27,6koa baino ez direla, tranpa nabarmena eginez, bozkatzera joan gabeko guztiak inplizituki beste ideologia batekoak direla iradokiz, burujabetza zaletasuna eta abstentzioa bateraezinak bailiran berez. Hala kontabilizatzen dutenek ez ohi dituzte konstituzionalisten datuak modu berean ematen.

Nago %27,6ko datua ez dela erraz desagertuko. Nafarroako eskuinak hitzetik hortzera darabilen leloa da Iruñean %3k baino ez duela euskaraz hitz egiten (hizkuntz gutxituaren babes urria gehiago murrizteko argudio gisa), ikerketa soziolinguistiko batek kaleko erabileraren datu hori eman zuelako, erdaldunekin edo isilik zebiltzanak zenbatu gabe eta elebakartzat hartuta, jakina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.