Angel Erro.
JIRA

Demokrazioa osoa

2021eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Adjektibazioa arriskutsua da. Izenak kalifikatibo baten bila hasten direnean, kontuz!. Hori etorri zait burura Espainia demokrazia plenoa dela aldarrikatzen dutela entzuten hasi naizenean. Orain mundu guztiak dio. Modako esapidea da. Mundu guztiak berresten du. Hala ez delako adierazgarri, esanen nuke, aierukor, gaizki pentsatu nahi banu.

Demokrazia osoa, demokrazia betea, are demokrazia oso-betea, demokrazia hiperreala, demokrazia itself, demokrazia betegina, demokrazia premium, demokrazien demokrazia, peak democracy, goren gradurainoko demokraziya, Perikles bera ere plazerrez korritzeko moduko demokrazia omen da Espainiakoa, behin eta berriz gogoratzen digutenez. Azkena, Sanchez presidentea bera, Hasel raperoaren espetxealdiak eragin dituen erantzunen kontrako adierazpenetan: «En una democracia plena,como es España, la violencia es inadmisible».

Hausnartzeko moduko hitzak, ez hainbeste indarkariaren onargarritasunari dagokionez, nola demokraziaren beraren ezaugarriei dagokienez. Zerk egiten du demokrazia bat osoa. Zer eskubide (zenbat eskubide) bazter utz daite(z)keen demokrazia ez-bete batean? Horrelako batean bageunde nork abisatuko zigun? Zenbat galdera eta zenbat demokrazia gutxi!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.