Angel Erro.
JIRA

Sukalderik ez

2021eko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Berez nahi ez dituzun gauzak irrikatzeko gaitasun zorrotza du kapitalismoak. Berez zure interesen kontra (eta are zure ustiatzearen alde) doazen gauzak irrikatzekoa ere bai. Begira zer gertatzen ari den sukaldeekin. Desagertzeko arriskuan diren etxeko gelak dira.

Sukalde integratuak nahiago izaten ditugu, hala ikusi ditugulako filmetan, moda aldizkarietan, erreforma ikusgarrien telesaioetan, gustu oneko lagunen etxeetan. Ia ez ohartzeraino pisu berrien tamaina txikiek behartutako erabakia dela sukaldeek horma bat baino ez okupatzearena. Sukaldeek, gainera, ez dute izen onik. Emakumeak lotuta izan dituen espazioa da. Sukaldearen paretak eraistea, beraz, liberaziotzat saldu daiteke erraz. Baina, kontuz, ez ote zaigun aurka bihurtuko. Nork bere jakia prestatzeko aukera ez ote den iraultzaile bihurtuko. Goikoek ez ote duten nahiago etxeak erle langileen halako gelaxkak izatea, lo bai, baina jan eta edan kanpoan egiten ditugula, edo eginak kanpoan erosi, gure otordu guztiak esternalizatuz. Ez zen berria izanen.

Sukaldeak etxean izatea lorpen historikoa izan zen, eta atzeraka doa hura ere. Sukalderik gabeko etxebizitzen aldeko artikulu esploratorioa leitu dut dagoeneko El PaĆ­s-en. Horrekin guztia esanda dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.