Angel Erro.
JIRA

Murgiltzea

2021eko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Ezustean harrapatu nau Frantziako Asanbladak tokiko hizkuntzen inguruan hartutako erabakiak. Ez dakit horretan bakarra naizen eta gauza bera gertatu zaion Frantziako Gobernuari ere. Antza, ez dago oso ados proposamena aurrera atera izanarekin. Agian nire ezustea mugaz bestaldekoarekin izaten dugun itsutasun orokorrari zor zaio gehienbat. Edonola, Hexagonoak frantsesa ez beste hizkuntza guztiak tratatzeko moduaren inguruko nire aurreiritzia (zorionez) ahulduta atera da egun batetik bestera. Berehala etorriko dira, hori ere badakit, ñabardurak, bainak, letra txikia. Badaezpada dagoeneko azaleratzen arituko dira. Txiroaren edo menostuaren etxean laburra izaten da pozaldia.

Izan ere, pentsatzekoa da, urteetako eta mendeetako politika baztertzailearen poderioz, hizkuntza horietako batzuentzat neurri hauek berandu heldu daitezkeela eta, hain zuzen, horregatik orain onartu izana, dagoeneko inolako arriskurik ez dakartelako. Erraza da hil-hurrenarekin eskuzabal edo barkabera jokatzea. Bestela, barkatuko didazue poztasunean ere ezkorra banaiz, beti litzakete tokiko hizkuntzak ingelesdun lerroekin lehian jarri, Nafarroan bezala, edo Radio-Télévision Publique Basque bat ireki, euskara berez txokoratuko lukeena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.