Angel Erro.
JIRA

Irakurrienak

2021eko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Joan den astean Liburuaren Eguna izan zen, batzuek liburuak erosita, gutxiagok haiek leituta eta gehienek liburuez edo egileez sareetan (ongi) idatzita ospatzen den data. Armiarma.eus literatur webgune laudagarriak informazio bitxia plazaratu du: «Euskarazko Wikipedian iaz euskal liburu kontsultatuena zein izan zen badakizue?». Euskarazko Wikipedia halaber goraipagarriaren lotura dator jarraian: 110. Street-eko geltokia eleberriarena.

Horrek, nire ustez, euskarazko curriculuma zeinen berrituta dagoen erakutsiko luke. Ironia dela argituko dut. Iñaki Zabaletaren eleberriak 35 urte dituelako dagoeneko eta, dirudienez, oraindik irakurrarazten zaie ikasleei.

Lanaren kalitatea izan daiteke arrazoietako bat, baina ez genuke zera baztertu beharko: irakasleen nagikeria euskal literatura berriarekiko.

Lehen arrazoi posibleaz ezin luzerik hitz egin; ez dakit, alegia, zenbateraino den liburua ona. Heldutan euskaldundu naiz eta heldutan inork ez dit irakurtzeko aholkatu, antza, bigarren hezkuntzako irakasle gutxirekin gurutzatu naizelako neure bizialdi euskaldunean. Bigarren arrazoiak ere ez dirudi posibleegia, Liburuaren Egunean zenbat nobedade, zenbat entusiasmo, zenbat irakur-grina gure artean badagoen ikusita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.