Angel Erro.
JIRA

Akats segida

2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Ulerbera naiz oso okerrekin (ez alferrik, nire abizenak horixe, oker, esan nahi du gutxienez portugesez), nireekin eta besteenekin ere. Horregatik, Pablo Casado Granadan diktadorearen hil urteurrenean haren ohorezko mezara joan izana desenkusatzeko prest nengoke, deskuidua isolatua balitz, eta ez honaino ekarri gaituen akats segida luzearen enegarren adierazlea.

Hasteko eta behin, ez zen oharkaberik izanen, estatu espainiarrean faxismo historikoarekin lerrokatutako diktadore baten aldeko meza egitea ez balute (besteak beste, Eliza katoliko konplize zaharrak ez balu) permitituko. Horren ordez, katedral batean eman daitezke horrelakoak, harridura handiegirik eragin gabe. Eliza batera sartu eta tupustean halako ezuste desatsegin (eta politikoki deseroso?) batekin topatu izana sinesgarriagoa litzateke Casado, dagoen tokian dagoela, igandero (eta igandean ezin badu, joan den astean bezala, larunbat arratsaldean) mezetara joateko ohitura duen minoriaren parte dela gehiago haizatu balute lehenago. Batek daki zergatik ez duten egin. Bestetik, gertatutakoa Alderdi Popularrak frankismoarekin duen harreman anbiguoaren seinale ezin adierazgarriagoa denez (kasualitate hutsean oinarritutakoa), bada, zer nahi duzue esatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.