Angel Erro.
JIRA

Espioi filmak

2022ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Ni espioi filmetan beti galdu egiten naiz, euskal kulturan non norekin nahasita dabilen ere bai, horregatik ondoan behar izaten dut kontua nola doan, txilin-buelta harrigarriak, aldiro argituko dizkidan norbait. Imajina dezakezue nola ibiliko naizen Pegasus spyware-aren auzi honetan guztian egon diren azkenaldiko berriak prozesatu ezinik. Ez dakit idaztea lagungarri gertatuko zaidan.

Ikus dezagun ba. Pegasusek barrandatutakoak katalanak (eta euskaldunen bat) zirenean, Robles ministroak justifikagarritzat jotzen zuen, «zer egin beharko da, bada, estatuaren kontra altxatu direnekin?». Orain Robles ministroaren eta Sanchez presidentearen sakelakoak espiatu dituztela jakin da, noiz eta Catalangate delakoa beren gobernua kinka larrian jartzen ari den honetan. Hedabide gehienak Marokori begira jarri dira, zera iradoki nahian. Baina, lehenagotik, onartua zuten Espainiako inteligentzia zerbitzuek Pegasus erosia zutela. Orduan? Poetak esan bezala, batak ez du bestea kentzen. Hor korapilatzen den arren filma, eta ni galtzen hasten naiz, areago Espainiako Deep State delakoak bietan esku hartu izanaren aukera tartean sartuz gero.

Aukerak, baina, ez dira hainbeste ere: George Smiley ala Austin Power.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.