Angel Erro.
JIRA

Aipu antifaxistak

2019ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Oraindik egonen da Winston Churchillen aipu sasiko hura egiazkotzat izanen duenik, etorkizuneko faxistek bere buruari antifaxista deituko diotela iragartzen omen zuen hura, jatortasuna aspaldian gezurtaturik gelditu arren. Halako beste bat Churchillena ordezkatzera etorri da orain, Oriana Fallaci kazetari, idazle eta aktibista florentziarrari egotzia eta Fernando Aranburuk zabaldua, honako hau ere gezurrezkoa: «Bi faxista mota dago: faxistak eta antifaxistak». Euskarara itzuli dut, gaztelaniaz eman arren Alemanian bizi den idazle donostiarrak; baina nahiago nuke ustezko aipua alemanieraz eta alemanen artean plazaratu balu, faxisten eta antifaxisten parekatzea nola hartuko zuten jakin-minez.

Fondoa alde batera (Errenteriaz egiten omen zion erreferentzia Aranburuk, nahiz eta bertan gertatutakoa aipatu ez), aipu eskasari helduta jarraituko dut. Honetan ere literaturan oro har sumatzen dudan kalitatearen beherakada nabaria salatu nahian. Churchillenak oraindik bazuen ustezko egileari zegokion zorroztasunetik amiñi bat, behintzat. «X mota bi daude: X eta ez-X» egiturako aipu maiztuak, berriz, ez. Azken finean, munduan den guztia bi zatitan bana daiteke betidanik: bi zatitan bana daitekeena eta beste guztia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak