Angel Erro.
JIRA

Lehen sintomak

2020ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Ikaragarria da bizi gaituen egoerak sorrarazi dituen memeen kopurua. Miresgarria da gizabanakoaren irudimena. Sorkuntza demokratizatu zaigu, horizontalagoa da. Edozein txiolari anonimo da garai bateko aforista ospetsu eta laudatua baino zorrotzagoa. Erdi Aro berri baterantz goazelako abisuek hor dute beste helduleku bat: herri literaturaren sortzaileen artean bizi gara.

Zaila da horren lekukoa izan eta parte hartu nahi ez izatea: Whatsapp talde batean edo bertxio baten bidez ez zabaltzea. Dena den, fama txarra izaten du halakoak konpartitzen dituenak. Aurrekoan lagun bat kexatzen zitzaigun zenbat gauza, zenbat bideo ergel, bidaltzen dizkioten sakelakora, egunero zenbat zabor ezabatu behar duen. Bitxia zen arrangura, elkarrekin gauden taldean bera delako igorle nagusia. Egia da beste batzuetan izaten naizela ni, baina hori jendeak ez du ikusi edo aitortu nahi izaten. Tira, edo benetan ez du ezer partekatzen. Edo berak zabaltzen duena zerbait serioa dela uste du, high culture-koa, benetako ekarpena egiten duena, nahiz eta bertso kate bat izan edo link liburuzale bat, horregatik ez du ulertzen zergatik ez dion inork erantzuten, nondik nora isiltasuna. Hori lehen sintoma izaten da. Astunak besteak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.