Angel Erro.
JIRA

Hasperena

2021eko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Beste edozein liburu balitz, ez ninduen hainbeste harrituko, kasualitate hutsa zela pentsatuko nuen. Konplizitatezko irribarrea eskainiko nioke metroan nire liburu berdina irakurtzen doan gizonari eta nireari helduko nioke atzera. Agian nire esnob urguilua kolpatuta sentituko zen, nire literatur gustua uste bezain bakana ez izateagatik, baina ezer gutxi gehiago. Baina liburu hau, gizonak esku artean duena, ez da edozein liburu, zientzia fikzioa bere eremutik atera eta goi literaturaren apalategietara eraman duen obra baizik, generoak ohi duen bezala, dilema filosofikoak eta denbora paradoxak aurreratzen dituena. Irakurtzean ezin duzu premonizio sentsazioa gainetik kendu.

Goizean etxetik ateratzean liburua nirekin ez eramateko erabakia ere premonizio bat dela ulertu dut orain. Bide osoan damutu zait sarrerako komodan utzi izana, azken uneko bulkada bati segika, harik eta metroko irakurlea ikusi dudan arte. Eramanez gero, bera edo ni behartuta egonen ginateke kointzidentzia hura seinaletzat hartzera, atzeko dilema filosofikoan edo balizko denbora paradoxan barneratzera.

Ni jaitsi beharreko geltokian jaitsi da bera ere, nik bakarrik nabaritu dudan lasaitasunezko hasperen bat boteaz nigan erreparatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.