Angel Erro.
JIRA

Senideak

2018ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Egunkari bateko notizia batek barnea mugiarazi dit: «Villafrancan gertatu 'memoria historikoaren kontrako eraso faxista' gaitzetsi dute fusilatuen senideek». Ez da ezer berririk. Ohituta gaude. Ohituta horrelako erasoetara. Ohituta ondoriozko gaitzespenetara. Ohituta gaitzespenaren buruan senideak agertzera. Azken honek, baina, gaurkoan egin dit kirrinka. Uler iezadazue. Ongi deritzot senideek edozer gaitzesteari, baina duda piztu zait ez ote dugun salaketa sozialen abangoardia senideen eskuetan maizegi uzten.

Herri honetan, senideak (biktimenak, presoenak...) manifestazioen buru eta deitzaile izaten dira eta, uler iezadazue, bat-batean pentsatu dut ez ote duen horrek gizartearen erantzukizuna urtzen. Ez ote dugun bidegabea gehiegi pertsonalizatzen bidegabekeriak zuzenean sufritutakoak gertutik, familiaren barruan, odolkidetasunez ezagutzen dutenen irudian. Eta, uler iezadazue, nik ere senide baten kontrako injustizia jarraitua bizi banu, hortxe egon nahiko nuke, lehen lerroan, baina zalantza piztu zait senidetasunaren gainagertze honek, sufrimenduaren bidezko zilegitze horrek (uste dut gorago esan dudala) ez ote duen kontrako eragina, lotura emozional edo familiarrik gabekoen ardura soziala txikiagotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.