Angel Erro.
JIRA

Azpitituluak

2018ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Dotrina zorrotz baten azpian jaso dut hezkuntza sentimentalaren zati nagusia (hipstertar lekaidetzarena); beraz, gogorra zait haren postulatuetatik askatzea. Seguruenik 68ko maiatzaren gazte zinemazaleen garaietatik datorren arau hautsezina dugu filmak jatorrizko hizkuntzan ikusi behar ditugula, azpitituluen makuluekin. Zinema aretoek gaitz jarrita ere, ausartenak ixten joan baitira, teknologiak etxean jatorrizko bertsioan ikusteko aukera eskaintzen digu. Hala ikusten ditugu orain (batez ere telesailak), eta itsusten diegu bestela egiten dutenei, galtzen duten ñabardurak emaitzaren gozamenaren parte funtsezkoa direla alferrik ulertarazten saiatuta.

Nik hala egiten dut, txintxo. Izan ere, bikotekidea nirera erakarri dut, hasieran nekez. Eta orain JB-aren defendatzaile sutsua da. Baina duda piztu zait. Dogma eztitu behar ote genukeen. Gertuko erdarak, gure kultur eremukoak, jatorrizkoan ikusi, baina urrunekoak (asiarrak, kasu) bikoiztuta. Nik behintzat, bakarka, egin izan dudanean haien errealitatea gertuagoko suertatu zait, mintzairaren exotismoaren desbiderik gabe. Alemaniarrekin, esaterako, behar ez dudan gogorapena. Hor gogorapenak justu kontrakoa behar luke: mendebaldarron aniztasuna ahanzten zaienentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.