Angel Erro.
JIRA

Galtzekorik ez

2018ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Pozik itzuliko ziren, nork bere etxean gaueko albistegiak ikusteko moduan. Egitekoa ongi konplitu dute. Double win bat zen. Galtzekorik ezer ez. Egia da liskar handiagoa gerta zitekeela, baina gutxiarekin moldatzen dira kazetariak. Gidoia idatzita zegoen, erredaktoreburuak eguna libre hartu ahal izanda.

Azkenean zer gertatu da Altsasun igandean? Urrats bat gehiago egin da Espainian muturreko eskuinaren legitimaziorantz. Erradikalak deitu dituzte herriaren erabilpenaren kontra azaldu diren altsasuarrak. Erradikalak, alde batetik, eta beste guztiak, demokratak, bestetik, jazarritakoak, onargarriak. Horrek ultraeskuindarraren irudia leuntzen du, kontrastez. Lehenago ikusi dugu hori. Oraingoan, baina, urrats esanguratsua da, eskuinaren batuketa ekarri duelako, geroan etor daitekeen elkarlanaren harri garrantzitsua, Aznarren hiru pupiloek, Sanchez garaitu nahi badute, hala ibili behako dutelako. Bekaitz nabaritu ditut, etxeko arrantzaren zati bat kentzera etorritakoekin nola jokatu jakin ez, UPNko agintariak. Ongietorri hotza emanez, baina bere opilari ikatza hurbildu nahian. Nafarroaren gobernua berreskuratzekoeskuineko beste alderdiekin aski izanen ez lukeela jakinki. PSNren atea joko behar duela jakinki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.