Angel Erro.
JIRA

Bestalde honetan

2018ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Mugaz alde honetan, bestalde honetan, informazio karga gutxiago dugu jaka horien inguruan (beste kultura politiko batek kutsatuta gaude) fenomenoa bere osotasunean ulertzeko. Ez ditut Macronenak zuzenean entzun, erregaien zergen igoerari, ustezko neurri ekologiko horri, moratoria zergatik eman dion, bere burua nola zuritu duen. Jaka horiko presioari amore eman diola argi dago, baina Argentinako G-20ko gailurretik (hori bai aditu dut), jendearen zilegizko haserrea aintzat hartu bai, baina bortxakeriaren erabilpena inoiz onartuko ez duela adierazi zuen. Seguruenik esanen du lehendabizikoei entzun diela, baina kanpoko ikuskatzaileek (egunkari guztietako goiburuek) bigarrenaren presioa seinalatzen dute.

Mugaz bestalde honetan pixka bat harrituta egoteko arrazoiak baditugu. Nondik gatozen eta noren kontra ari garen ez da txantxetan hartzekoa. Kataluniakoari so egitea besterik ez dugu bortxaren erabilpena tresna eraginkortzat inor gutxik hartzen ez duela egiaztatzeko, agintari independentistek protestak ildo baketsuetatik ez ateratzeko egin duten ahaleginak, eta estatuaren indar guztiak nola ahalegindu diren bortxa egon zedin eta, egon ez bada ere, nola jokatu (eta jujatuko) duten egon izan balitz bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.