Angel Erro.
JIRA

Epaitu

2019ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Epaiketa errepikatu eta epai berbera jaso du Pablo Ibar presoak, herri epaimahai batek emanda. Orain zehaztu beharko du epaile batek heriotza zigorra dagokion, azken hamarkadetan bezala, edo bizi bitarteko zigorra. Familiak, eta baita epaiketa kanpotik ikusi izan dugunetako askok ere, atarramendu hobea espero zuten, espero genuen. Etsigarria izan da epaimahaiaren erabakia entzutea. Ulergaitza, baina neurri batean ulergarria ere bai. Bati baino gehiagori entzun diot horko sistema judizialak (baita hiritarrek osatuta dagoenean ere) errazago onartuko du errugabe bat espetxean atxikitzeak sistemak gaizki funtzionatu eta errugabe bat hainbat urtez preso eduki dutela aitortu beharra baino. Ulertzen dugu denok neurriren batean hala jokatzen dugulako geure txikian. Erakundeek beren buruaz, beren goi asmoez diotena gorabehera, mikroorganismorik txikienak bezalaxe, biziraupena eta horretarako inork zalantzan ez jartzea dute helburu nagusia.

Kasu honetan harrigarriena eta mingarriena zait gizabanako ustez bere gisakoek, organismo handi horren harremanean sartzean,justizia administrazioaren edo estatuarenparte sentitzean, lehenago aipatu goi helburuen defendatzaile bihurtzea. Sistemak irentsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.