Angel Erro.
JIRA

Nazio proiektuak

2019ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Aukera paregabea du Carles Puigdemontek, Europako Hauteskundeetan aurkezteko ekitaldian edo, orain gutxiko adierazpen batzuk (Kataluniak eta Israelek nazio eta kultur proiektu antzekoak oso zituela esanez, israeldar telebista bateko elkarrizketan) gezurtatu eta esandakoa arbuiatzeko. Esku-eskura utzi dio Benjamin Netanyahuk, Israel nazioaren inguruko Benjamin Netanyahuren adierazpen eskandalugarriek esku-eskura utzi diote aukera.

Rotem Selah aktore eta modelo israeldarrak Instagramen «Israel bere herritar guztientzako herrialdea da. Pertsona oro berdina jaiotzen da. Arabiarrak ere gizakiak dira», idatzi ondoren, nolabaiteko erantzungisa ulertu da Netanyahuk ondokoa adierazi izana: «Israel juduena baino ez da, ez herritar guztiena». Estatu etnikoa nazio politikoaren gainetik ezartzea sionismoa bera baino harago doa eta ezin da inongo eredurik izan. Eta antzekotasunik baldin badago iraganean utzitako estatu faxistekin da. Analogian urrats bat aurrerago egiteak demagogian erortzea lekarkidake.

Nazio batekiko atxikimendu txikiena sentitzen duenak ezin dio minutu batez ere horrelako lotura bati eutsi. Beste aukera paregabeak ditugu besteok ere, bakoitzak gurea, begietako benda erorita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.