Angel Erro.
JIRA

Alde bakarra

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Espainiako Hautes Batzorde Zentralak debekatu du iritzi jakin batzuk hitzez adieraztea, besteak beste, Katalunian preso politikoak daudelakoa, hedabide publikoetan. Esan genezake iritzi jakin batzuk debekatzen ari direla. Baina argudiatuko dizute ezetz. Adituak dira Espainian bakoitzak bere iritzi propioak edukitzeko askatasuna egon badagoela esaten, baina une erabakigarrian ez dituzte iritzi horiek zerbait zehatzean gauzatzeko mekanismoak ahalbidetzen; debekatzen dituztela ere esan genezake: kale itsu izaten dira askatasunaren etorbidetzat aldarrikatutakoak; bolada oneko zaude hortik osorik, gizatxar batek epelak eman gabe, ateratzen bazara.

Ez ninduke harrituko hautes batzorde zentralak bere ebazpenen kontra termino kritikoetan idazteak ere (ni nahi baino suhartasun eta arrakasta gutxiagorekin ahalegintzen ari naizen gisara) legea urratzen duela ebatziko balu. Horrek (idazkiak argituko lukeenez) ez du epaileen, edo agintarien, ebazpenei kritika egitea eragozten, noski, bakarrik idatziz adieraztea.

Hauteskundeak baino lehenagoko garaian eskubide oinarrizkoei buruzko erabakiak zenbait jaun samingarriegik hartzen dituzte. Diktadurekiko alde bakarra garai horren luzagarritasunean baino ez datza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.