Angel Erro.
JIRA

Osasun saindua

2019ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Lehengo bekatuak osasun arazo bilakatu zaizkigu begien aurrean, egun batetik bestera ia, hain progresiboki, Rikardo lagunak ohartarazi zidan arte ez bainion kontuari erreparatu. Ohitzen joan gara. Promiskuitatea, garai batean aipu biblikoak erabiliz gaitzetsiko zena, edo gutxienez usadio onetara eta moraltasunera joz, azkenaldian sexu lokabeak dakarren osasun arriskuarekin lotzera ohitu gara. Berdin loditasunarekin. Garai batean sabelkeriaren adierazgarria litzateke (bekatuzko jarrera), edo gutxienez edertasunaren kontrako erasoa («itxura hobea zenuke, meheago» bezalakoen bidez adierazita, «berez, ederra baitzara aurpegiz»), baina orain, berriz, osasun arloari dagokio zeharo: jendeak ez zaitu argalago nahi, zure hobe beharrez osasungarriago baizik. Nahi adina adibide daude.

Halere, aitortu behar dut ezustea, baina ez oso handia, hartu nuela elizak ere, eliza katolikoak, osasun arazoa eman duenean eskuin eskuko eraztunean fededunek muin eman ez dezaten Frantzisko aita santuak egindako atzerakoak zuritzeko orduan. Goi kleroarekiko mendekokeria gaitzetsi ordez, bera baita zeremoniak debekatzeko nor, eraztunari muin egiteak kristauei kaltea ekarri ahal diela esan du, elkarri zerbait kutsatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.