Angel Erro.
JIRA

Joker

2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
177 egun falta dira, gutxienez, Joker izeneko filma estreinatu dezaten. Joan den astean trailerra ikusi nuen. Bi gogoeta interesgarri aurkitu ditut sarean filmaren aztarna ematen duen aurrerapen gose pizgarri honetaz. Biak filmaren trailerrean oinarritzen dira gure gizartearen ezaugarri batzuk azaleratzeko. Lehena, jende askok plazaratutako iritzi edo kexa da: bideo laburrak aditzera ematen duenez, filmak aurkeztuko dizkigu Batman filmetako gaizkilearen aurrekariak, gaizkia gizatiar bihurtuz, hurbilduz, ulertaraziz, enpatiaraziz. Literatur eta zinemako obra handiek ihes egiten diote manikeismoari. Baina ez ulerturiko haurtzaro gogorra sufritutako gaizkilearena (Jokerri emanen zaiola dirudien background-a) ez da on-txar binarismotik ateratzeko bide egokiena.

Bigarren gogoeta Noel Ceballosek egin du: trailer honek, azkenaldiko beste askok bezala, hain aurrerapen luzearekin plazaratutakoak, harrera kritikoa modulatzeko borondatea, egileen partetik gero eta ohikoagoa, erakusten du. Gero filmak zertan eduki behar ez dituen erreferente edo tonu jakin batzuez josita dator (Nolan, Taxi Driver...), etorriko diren kritikak eta espektatibak bideratuz, trailerrek balizko ikusleengan eragin beharko luketen kitzikapenaz harago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.