Angel Erro.
JIRA

50 euro

2019ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Laurehun eurok afari bat eta ezer gutxi gehiagorako emanen zuela esan zuen Miguel Sanzek. Haiek garaiak haiek, erregimenaren aparra, Rolex bat jaso eta, ezdeus bat balitz bezala, opariari garrantzirik eman ez zeniola erantzun ahal zenuen. 400 euroko kopurua, ez galdetu nola, etorri zait burura, Pablo Casadori aditu diodanean bera agintera iritsitakoan Espainiako gutxieneko lansaria 50 eurotan jaitsiko duela, 850 eurotan utzita. Seguruenik UPNko buruzagi historikoa irudikatu dut gutxieneko duintzat hartzen den soldata eskas hori afaritara itzulita. Batzuek bi gau eta erditan xahututakoarekin jende askok igaro behar izaten du hilabete oso bat. Eta aurreztu. Aurreztu bai, eskuindar alderdiek iragarritako zerga jaitsieren atzetik esan gabe doalako laguntza zerbitzuen lurruntzea, epe ertainean.

Konkista sozialak gal daitezkeela argi dago, frogatuta dago, ikusi ere egin dugu. Eta behin hasita non dago muga? Jubilazioa atzeratzea eskatzen dute. Esfortzua beti berdinei eskatzen zaie. Eskatzea aditz leunegia da. Esfortzua ere hitz zuzenegia. Ondokoaren bizitza eta bizi-bitartekoez ari gara alaiki. Batzuentzat bi afari edo hirutan xahutzeko prest legokeena besteentzat zer den ulertu nahi gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.