Angel Erro.
JIRA

Kilometro batzuetara

2019ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Gazan bonbak, hildakoak eragiten dituzten bonba horietakoak, lehertu bitartean, Tel Aviven eszenarioa atontzen eta probasaioak egiten arituko dira, Eurovision lehiaketarenak. Entzunen dituzte bonbetako oihartzunak? Soinu teknikariek egokitzapenik egin beharko dituzte mikrofonoetan erreberberaziorik sar ez dadin? Kilometro asko daude tartean, ez bakarrik fisikoki. Are kilometro gehiago daude espirituz edo elkartasunez. Argi fokuak milimetroan doitzen ariko dira teknikariak. Ezin du ezerk huts egin. Koloreek bizipoza, baikortasuna, sentiberatasuna, euforia adierazi beharko dute unean une. Hortik kilometro batzuetara kontrakoa ekarri dute beste argi batzuek. Lehen begi kolpean zaila badirudi ere, kontraesana ez ikusten ahaleginduko dira hainbat, baita arrakastaz lortu ere. Berez ez da hain konplikatua ere. Urteak darama Europak eta Mendebalde osoak ez ikusiarena egiten Israelek Palestinan egindakoekin. Aurtengo Festibalean Europak bere burua ordezkatuko du, dezibelak igota, beste garrasirik entzun ez dadin. Berez ez da hain konplikatua ere. Bakoitzak bere txikian egin du. Festan jarraitu dugu inoiz, ondoko kalean pilotakada edo are aluminiozko izara bat lurrean egonda ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.