Angel Erro.
JIRA

Nobedadeak

2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Nabaritzen dut jendearengan boladan dauden gauzez aritzeko halako lehia bat, halako presa bat. Ematen du aurreratuenek behin iritzia azaldu dutela (maiz spoiler itxurapeko adierazpenen bidez, baina baita aipamen hutsen bitartez ere), gai horretaz mintzatzen jarraitzea ez duela merezi. Halako isiltasun bat hedatzen da herenegun arte berri-berria zen horren gainean. Modako telesaileko azken denboraldia ikusi ez duen edonork lasaitua hartuko zuen joan den igandean azken atala ematean, jakin baitaki hari buruzko iruzkinek nekez iraunen dutela bi egun baino gehiago; hortik aurrera, isiltasun ia erabatekoa izanen dela, bakea. Horrek ez du esan nahi jendeak ez duela ikusten jarraituko, baina lotsa antzean eginen du, ondokoei aitortu gabe, sare sozialetan matraka eman gabe.

Nobedade kategoriak gero eta epe muga laburragoa du. Liburuek gutxi irauten dute erakusleihoan, baina gutxiago jendearen eroapenean. Aurrekoan lagun batek hizpidera ekarri zuen literatur gehigarri batean atentzioa deitutako nobela baten kritika (nik oraindik liburu dendetan topatu ez dudan nobela batena), eta taldeko beste batek «a, liburu hori» esan zuen, asperdurazko tonuan, berez, ezagutzen zuela ikusarazi nahiko bazuen ere, besterik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.