Angel Erro.
JIRA

Ezeztapena

2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Auzitegi Konstituzionalak, Espainiakoak, aho batez ezeztatu du Kataluniako Parlamentuak erregeari, Espainiakoari, oraingoari, suposatzen dut, egindako arbuio edo gaitzespena (hitz teknikoagoaz, erreprobazioa). Bi minutu gelditu naiz notizia gogoetatzen. Horrelakoetara ohitu gara, baina esanen nuke honek argi azaleratzen duela inguratzen gaituen politikak hartu duen kale itsua.

Lehenengo eta behin, ongi irudikatzen du gauza guztien judizializazio gero eta orokortuagoa (gertuago ere ikus dezakeguna, ikurrina udal bateko balkoira ateratzearen inguruan, esaterako...). Ematen du ia edozein erabaki edo ekintzaren atzetik etorri behar duela epaile batek berretsi ala atzera botatzera. Herritarrentzako bermea gabe, gehiengoaren interesen kontra doa ez gutxitan, epaileen hierarkianork eta nola ezarrita dagoen gauza jakina baita.

Bigarrenik, erabaki judizial horien sakoneko hutsaltasunaren adibidea ere bada. Kataluniaren populazioaren ordezkariak diren parlamentarien gehiengoak arbuiatu du Espainiako erregeak gatazka katalanean jokatu duen rola. Legalki posiblea izan ala ez, iritzi hedatu hori egon badago. Uste izanen dute ebazpen bat baliogabetuta ezeztatzen dela jendearen, gehiengoaren ustea ere? Badirudi baietz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.