Angel Erro.
JIRA

Nongoa zara?

2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuan PPk euskal ordezkaririk ote zeukan egin zuen Pedro Sanchezek galdera. Alderdi horrek ez zuen eserlekurik eskuratu Hegoaldeko lurraldeetan. Galdera erretorikoak irudi gogoangarria utzi zigun: Ana Beltran aragoiar, Nafarroako PPren presidente eta Madrilgo barrutiaren diputatuak eskua altxatu zuen. Egiazki, alderdikide guztien eskua altxarazten saiatu zen, guztiek, espainiar diputatuak diren heinean, Euskal Herria ordezkatzen zutela adierazi nahian (antza, EAJ edo EHBilduren diputatuek ez duten ahalmena, haiek, demagun, Nafarroarekin zerikusirik duen zerbaitez jardutean berehala hasten baitira injerentzia salatzen). Baina konpañeroek bakarka utzi zuten aragoiar nafar madrildarra, hemendik aurrera herrikide ohia «diputada vasca» izendatzeko baimena emanez.

Herrikide ohiez ari garela, jakin nahiko nuke Javier Marotok zer erantzunen lukeen galdera bera eginen balu Sanchezek Senatuan, lurraldeen ordezkapen ganberan, hain zuzen. Segoviako senatari hautatu berri baitu arabar ohia Gaztelako parlamentuak, lege iruzurra dirudien presazko erroldatzea tartean dela. Erroldan bost urte lehenagotik exijitu nahi zuen Marotok Araban gizarte zerbitzuak erabili ahal izateko. Patuak zer ekarri dion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.