Angel Erro.
JIRA

Historikoa

2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Asteburuan ez naiz Hondarribiko Alardean izan, baina bai Iruñeko Erdi Aroko merkatuan. Azken finean, gauza bera da. Eurotan, eta are kreditu txartelaz, ordaintzen ahal duzu, merkatariek poliesterrezko zaia koloretsuak daramate kaleko arroparen gainean; horrek fantasia mediebalistatik ateratzen zaitu. Baina zer eginen diogu? Irudimenari eutsi beharko zaio, azkenean denbora-makina asmatu eta horrelakoetan Erdi Aroko benetako merkatari eta produktuak ekarri arte. Egun horretan Alarde tradizionalarekin dagoen liskarra ere amaituko da, agian ez jendeak espero duen bidetik, besteak beste, orain tradizionala deitzen zaion desfile simulakroari beste izen bat bilatu beharko diotelako, benetako tradizionalean, 1639koan, parte hartuko duten soldaduek irrigarri utziko dutenean (agian zaurituak eta hildakoak tartean) kantineradun tropa. Baina historiaren norabidearen kontra jotzeak baditu bere eragozpenak.

Iruñeko Erdi Aroko Azokak ere emanen luke zertaz mintzatua. Udal arauak egonen ziren haien egonaldia nolabait kudeatzeko, XXI. mendeko lan eskubideak aplikagarriak zaizkien eztabaidagai izanen zen, gaurko gizatiarrekin sexu harremanak debekatzeko legea, denboran zeharreko immigrazioaren kontrako lege zorrotzak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.