Angel Erro.
JIRA

Modernoen morala

2019ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Sare sozialetan jarraitzen diodan baina ezagutzen ez dudan norbaitek jarri du hasieran irribarrea piztu baina berehala muturra okerrarazi didan txio bat. Bertan kontatzen digu amak goraipatu diola halako etxe moderno batean gurutze-puntuzko koadro bat paratu izana, komunean hain zuzen, baina kargu hartuta testua gaztelaniaz ez izateagatik. Hor dago gakoa. Amak ez zuen koadroa hain maitagarri aurkituko jakin izan balu zer esan nahi zuten ingelesezko hitzek: «Mesedez, kokaina arrastorik ez sartu komunean».

Badakit ironikoa dela. Mezuak ez duela zertan seriotan izan. Ezagutzen ez dudan pertsona horrek duen sudurkaritasunerako joeraz gutxi esaten didala. Baina bai esaten dit zerbait bizi gaituen garai honetaz. Gero eta maizago ikusten dut halako mezu atzerakoiak edo debekuzaleak, halako burlaize batez emanak, hitzez hitz hartuz gero eskola zaharreko open-minded bat eskandalizatuko luketenak, erreakzionario eta zapaltzailetzat hartuta, baina gazteagoentzat jostari suertatzen direnak. «Ez duzu harrapatu?». Bai, harrapatu dut. Lehenago esan bezala, irribarrea ere eragin dit, baina berehala atzeman diot atzetik etor daitekeen atzerapen pultsioa. Moralitate berri murriztaileagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.