Angel Erro.
JIRA

Zenbakiak

2019ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Zenbakiek garrantzia dute. Galde diezaietela joan den asteburuan Bartzelonan gertatu diren bi manifestazio handi eta zentzu kontrakoetan parte hartu dutenen kopuruari adi egon direnei. Hautetsontzietan adieraztea debeku dena kalean erakusten den masan/indarrean neurtu/asmatu nahi dugu denok, baita debekuan tematzen diren horiek ere. Bestela zenbaki dantza ez litzateke hain nabarmena: igandekoan udaltzainek 80.000 lagun eta antolatzaileek 400.000 bildu zirela baieztatu zuten. Oro har, ez bakarrik manifestazio konstituzionalista honi dagokionez, maite dut antolatzaileen baikortasun aritmetikoa, baikortasun biderkatzailea. Larunbateko manifestazioak agertu zenbakiak (350.000 lagun, udaltzainen arabera) berdindu eta gainditu behar zuen. Dena den, Kataluniako protesta hiritarretan beste zenbaki batzuk dira nabarmentzen direnak hedabideetan: zauritu eta atxilotuak.

Zenbakiak dira guduetako aurrelari taldea, lubakitzaileak.

Joan den asteburuan beste elkarretaratze jendetsu bat ere gauzatu zen Iruñeko Auzitegiaren aurrean. Zailagoa da kopuru zehatza (kalkulu gertua) aurkitzea prentsan: hamarka mila. Irudiak zirraragarriak dira. Kontra daudenek ehuneko hamarra ere bilduko ez zutelako ebidentzian datza zenbaki falta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.