Angel Erro.
JIRA

Gretaren bidaia

2019ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Badira sujet batzuk inguruan dituzun tontolapikoak detektatzeko balio dutenak. Haietako bat, askoren artean, (azkenetarikoa, gainera; berri-berria) Greta Thunberg da. Irri egiten badio, malo. Galtzen dituen eskolek biziki kezkatzen badute, munduan barna eskolara joan ezin diren milioika haurrekiko kezka lehenago aditu ez diozun arren, seinale Thunberg gazteak salatutakoa nola defenditu ez eta ad hominem zuzendu behar dituztela kritikak. Ergel detektagailua hain da ahaltsua, Estatu BatuetatikEspainiara egiten ari den itsas bidaia gaitzat hartu ez hartu ibili naizela, dudatan, ez ote nauen ni ere ergeltzat agerraraziko zuen aurrean. Arriskua nire gain hartuta, aitortu behar dut katamaranez egiten ari den bidaia horrek liluratuta naukala. Espero dut zinemagile, antzerkigile edo nobelagile on batek, sarri gabe, haren gainean oinarritutako lan batean isla dezala (halakoa dela uste baitut nik) XXI. mendearen kontraesan guztien talka dirudien zeharkaldi hau. Instagramer familia azaleko xamarra eta iraultzaberdearen ordezkaririk behinena, zorrotz eta koherentea, hilabete oso batez espazio txiki batean itxita, itsas ibilaldi ez arriskurikgabean. Ia edozein generotara egoki zitekeen obra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.