Angel Erro.
JIRA

Larunbat beltza

2019ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Ilun esnatuko zen hiria, garaiari dagokion moduan. Lansaria duten gehienek kobratuko zuten soldata. Black Friday non kokatu erabaki zutenek bete-betean asmatu zuten. Eguna iritsi baino askoz lehenagotik teleberrietan salmentak jaitsiko zirela etengabe iragartzen ibiltzeari propaganda usaina hartzea ez da zaila. Ez dago fidatzerik. Inoiz baino email gehiago iritsi zaizkit posta elektronikoa, nire helbidea zutela ez nekizkien enpresetatik. Tentel sentiarazten dizute urrezko aukera horiek guztiak ez aprobetxatzeagatik. Nork nahi du karoago erosi? Behar ez ditugunak ere erostera bultzatzen bazaituzte ere. Zerbait oparitu beharko da egunotan. Kobratu dugu, eta Eguberriak kale kantoian daude. Sinetsarazi nahi digute hala dela. Beste topiko batek esaten du asko loditzen garela egunotan. Horretara ere bultzatzen gaituzte. Gurean inoiz errudun sentitu gara ohiko bazkari batean baino pixka bat gehiago besterik ez kontsumitzeagatik. Eguberrietan argaldu eta guzti egiteagatik. Karmen Zabaletaren txio bat leitu dut: «Norbait errudun sentiaraztea pertsona hori mendean hartzeko modu bat da, oso zaharra».

Larunbat tristea da gaurkoa. Abenduko zubia aurreratu eta joan ez direnentzat behinik-behin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.