Angel Erro.
JIRA

Joan dira

2020ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Txiste batekin hasiko naiz, Slavoj Zizek banintz bezala, gaur gauerdian egingo den Britaniaren irteera Europar Batasunetik, bestizenez, brexit-a hizpide hartzeko. «How much space will Brexit free up in the European Union? 1 GB». Itzulita hitz jokoa galdu eta gatza gezagoa da: «Zenbat toki libratuko du brexit-ak Europar Batasunean? GB bat». Hau da, Great Britain edo, hor dago grazia, gigabyte bat. Hots, berez, ez hainbeste. Edozeinek du poltsikoan 8 GBtik gorako USB memoria bat. Edo kopuru horren bikoitza edo hirukoitza, gutxienez, sakelako argazki eta bideoetan. Txisteak lerro artean iradokitzen du brexit-a ez dela galera handiegia Europar Batasunerako. Berehala ohartu naiz, hala inoiz formulatu ez arren, sakonean halako ezaxola burgoia nagusitzen zela nire gogoan, beharbada nekadurak edo sinesgogortasunak elikatuta. Arazo honek, arazo baldin bada, ez du toki handirik hartu nire kezketan ezta nire zutabeetan ere, nik uste. Seguruenik, ez naiz gai ekarriko dituen ondorioak (ekonomikoak, politikoak, bestelakoak) begiztatzeko. Ilargiari gabe, hatzari begiratu ez ote diodan da nire duda. Europako bandera urdina noiz arte edukiko dute Eskoziako Parlamentuan jarrita. Boris Johnsonek ikurren lege nafarra kopiatuko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.