Angel Erro.
JIRA

Paranoia

2020ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Mezu kontraesaneskoak jasotzen ditugu. Alde batetik, lasai egoteko esaten digute aditu medikoek, gripe normal bat baino fuertexeagoa omen dela, heriotza tasa txikia duela, adinean gorakoa ez baldin bazara ez zaituela zertan beldurrak jo (hirugarren adinekoa izanez gero, hor konpon). Baina, beste alde batetik, ehunka ohe prestatu dituzte ospitaletan, Spielbergen film bateko gaiztoak bezala jantzita doaz mediku-erizainak. Telebistan ez dago beste hizpiderik.

Lancet aldizkari medikoak, epidemia gabe, infodemia bat dela esan du. Hedabideek arreta gauza jakin batean zentratzeko ahalmenaren adibidea, edo simulakroa, izan daiteke honako hau. Inpresioa dut honako hau baino larriagoa izan diren gaixoaldi eta kutsadura-kateen beste kasu batzuetan ez dela hainbeste ikuskizun sortu. Ez naiz iristen Joseba Permachek Twitterren adierazitakoa iradokitzera: «Mundu mailan etorkizun hobe batean pentsatzeari utz diezaiogun establishment-ak behar duen beldurra dugu koronabirusa, orainari eustera mugatuta, nork bakar-bakarrik bere zilborra salbatzera. 4.0 beldurraren estrategia da».

Hainbeste gabe ere, gripe honetatikizuberago aterako gara, dudarik gabe, herrialdeen arteko jende mugimenduak agian zorroztuko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.