Angel Erro.
JIRA

Asiatik

2020ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Mundua beti bitan banatu da. Esaterako, klasikoengana joz: mundua bitan zatitzen dutenen eta horrelako banaketetan sinesten ez dutenen artean. Egunotan beste zatiketa lerro bat nagusitzen ari da. Koronabirusak ekarri krisi globaletik gizartea irakaspen batekin, hobeturik, aterako dela uste dutenak, alde batetik, are kapitalismoaren amaiera ere aldarrikatzen dutenak, neoliberal asko keynetar bilakatu direla ikusita, jendea elkartasun sareetan inplikatuta eta publikoaren premiaren jakitunago, eta, beste alde batetik, ibili eta buelta, gauzak bere horretara itzuliko direla, hau da, bere txarrera, edo are okerrera ere, shock doktrina aplikatuta, eskubide murrizketak zuritzeko baliatuko direla, krisi guztietan bezala txiroenak izanik pagaburu.

Ez dut galdetuko nork zer uste duen. Ausartuko naiz neure burua kokatzen. Bigarrenaren kalteak aintzat hartuta ere, uste dut nolabaiteko aldaketa datorrela, agian ez zehazki espero duguna. Zail ikusten dut Mendebaldeak munduko hegemoniari eustea. AEBak galtzen ari diren pisuaren neurria begien aurrean dugu. Nork espero du hortik soluzio edo aringarririk. Eta Europatik ere?

Honetatik lehenago ateratako Txinari so nola egiten dugun, ez dakit laguntza edo eredu eske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.