Angel Erro.
JIRA

Sor eta lor

2020ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Zenbat sortzaileri ez zitzaion egunotan, xirmi-xarmaz bezala, aurrez aurreko saio gutxi gorabehera duinki ordaindua bideoaren bidezko kolaborazio doako bilakatuko? Toki guztietatik iristen zaie kulturan lan edo egiten dutenei zertxobait bidaltzeko gonbita. Etxean bakartuta eta aspertuta dagoen jendearekiko elkartasunez, baina baita musika, literatura, antzerkia, dena delakoa, hil ez dadin ere. Gorka Bereziartuak honen guztiaren hasieran ongi adierazi bezala, sortzaileek izan dezakete munduaren aurrean produktibo agertzeko premia, ahaztuak izateko arriskua uxatuko badute.

Hau guztia amaitzean hobetuko duten gauzen artean sorlana gehiago baloratuko dutela uste dute batzuek. Zer eginen genuen, itxita egon(en) garen egunetan zehar, libururik, filmik, diskorik eduki ez bagenu? Rikardo Arregik atzo bere zutabean esan bezala, «hau bukatzean zer gertatuko den asmatzea ondo dago jolas moduan, (...) baina beharbada interesgarriagoa izango litzateke aztertzea hau bitartean zer gertatzen ari den». Idazten, konposatzen edo pintatzen dutena ez beste diru iturririk gabeko sortzaileak eskaintza ugari jasotzen ari dira egunotan, bai, edukiz betetzeko hedabideak eta asperraldiak, baina hozkailua betetzeko laguntza gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.